XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAURIJA.

Euna tarrat-nenduban, arantza batean
neure maitasun billa juan nintzanian,
Josteko zeuri nintzan.
Joskillaen ekintzan
lorapian zengozan zurezko aurkijan.
Eunduten zendun arin zapitxu zurija,
orratza esku-mian, otzaran arija
.

Gaste bat lotzen zendun zapiño garbijan;
txirula joten eta ardijak gordetan,
txakur mustur gorrija etzunik oñetan.
Neska polita zintzan joskillaen ekintzan.
- Josiko dautzut pozik,- zeuk, berba samurrez -,
Belaunbiko nintzaizun, bijotza bildurrez,
Zeure atzamar miak bullarran ganian
leunkiro sentitzian
mutil politari so-negijon dardaraz
.

Oro nintzan azkuraz...
Laster uxatu zendun ain amets gozua.
¡Zeure bijotza dozun erruki bakua!
Yantzija josi barik,
leunki, bildur bagerik
zulatubaz bijotza
sakon sartu zeunstazun jostorratz zorrotza.
Eta neure soñeko tantatxu laztanak
gorri egin ebazan mutillan espanak.